XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harik laster, udazkenean hori be, ba da ba, betan gertatzea Koldo Mitxelena, egokitasun berekiko eritxi ezbardina ebana, joan jakun.

Biok gizon haundiak eta miresgarriak euskerearen barrutiko lanetan eta nekeetan.

Hirugarren euskaltzain jaun bat be bai, Juan Gorostiaga langile gordea.

Euskerearen eremuko hain zuzen izan ez diran beste gizon bik be, laga dabe mundu hau, Alberto Onaindia eta A. E. Mañarikua, abadeak.

Egia da bostok urtez beteak egon dirala eta emoi ugariak eskeini izan deutsoezala gure Herriari.

Baina hutsunea lagateak, betiko agur luzeak zarrada urragarria egin ohi deusku biotzean. Goian beitez.

O.- Itzaliz doazala gure kultura zeruko izar ederrak.

Ordezkorik agertuko ete? Ba leiteke ezetz, urteetan Nortasun bete-beteko gizasema genduan Onaindia, eta euskal kondairan, aspaldiko urteetan, gitxi Mañarikua lakorik.

K.- A. Santi, zure literatur lanetara biurtuz, ba al dozu esku artean lan-asmo bereziren bat?.

O.- Oroi txinpartak argitaratu ondoren, merezi dozu-ta, dolce vitta, atseden-aldi eztia.

Ez da hau niretzat; euskera hil-agiñik daukagun bitartean, ni ez naz kerizperatuko.

Lanari dautsot ekingo.

Lanik ez egitea niretzat, aizeak ikuturiko orria geldirik egotea lez litzakit.

Hori niretzat eziña da.

Beraz, urteen sorta bizkar-gaiñ dodala be, ni lanera.

Manuel Lekuona'k esaten eustan, berari bizia lanak luzatzen eutsola.

K.- Milla esker, Eusebio Jauna eta Aita Santi, alkarrizketa honegaitik.

Irakurleak ere, uste dot, zuen hitzak pozik hartuko dabezala. Agur. Julen Urkiza.